2018 EDIZIOA

AUSTRALOPIGENIUS KONPAINIA – ENRIQUE SIMÓN

INSTRUCCIONES PARA LLORAR ikuskizuna


SINOPSIA
Emozioa da gure baitan indarrez sartu, batzuetan gainditu, traizioz harrapatu eta, nahigabe ere, arrastaka eramaten gaituen zerbait. Hori gertatzen denean zerbait irekitzen zaigu, gainontzekoekin bestea rekin– harremanetan jartzen gara... Jarraibideak, negar egiteko era zuzena ezartzeko, ohitura oneko zenbait arau modernoren arabera, zeinei esker "gizabidez" eran eta edukian egokia den aldarte-egoera batetik bestera igaro ahal baikara.

Iraupena: 15 minutu

BOBOLI THEATRE PRODUCTIONS KONPAINIA

ANSELMO LAGUNA ikuskizuna

SINOPSIA:
Pertsona batzuek, beren bizitzako uneren batean, nola, noiz edo zergatik ongi jakin gabe, gizartearen partetzat hartuta egoteari uzten diote. Begiratuak izateari uzten diote, ez dira baliagarriak. Hala ere, pertsona horiek sentitzen, pentsatzen eta une bereziak bizitzen jarraitzen dute. Keinu-hizkeraz baliatuz, antzezlan honek pertsonaia baten mundura hurbiltzen gaitu, bakardade, samurtasun eta baztertzearen artean egiten duen bidaira. Antzerki fisikoa zein txotxongiloa erabiltzen dituen hizkerari esker une bitxiak biziarazten dira, errealitatearen eta fikzioaren arteko harremanarekin jolasean.

Iraupena: 14 minutu

COLIFATA PRODUCCIONES KONPAINIA

LAS REGLAS DE LA SALA ikuskizuna

SINOPSIA
Krisialdia izatear dagoen bikotea goiari eusten saiatzen da... “zintzotasun" jolas baten bidez. Bakoitza noraino iristeko prest dago harremana salbatzeko?
Bikote barruan sortutako desadostatunak edo bakoitzaren eguneroko ikuspuntuak agerian jartzen dituen komedia errealista bat.

Iraupena: 12 minutu

 

La SOSTENIBLE KONPAINIA

HAPPY BIRTHDAY, JAMIE LOVE ikuskizuna


SINOPSIA
Gizon bat bere burua urkatzear dago etxean. Mugikorrak jotzen du. Zenbaki pribatua. Ustekabeko jakin-minak bere buruaz beste egiteko bulkada alde batera uztarazten dio, deiari erantzuteko. Bizi-aseguru bat saldu nahi dion komertziala da, Sleeping Quiet Seguros-etik. Bi pertsonaien bizitza betiko aldatuko duen “kasualitate” bat.

Iraupena: 15 minutu


MALALENGUA KONPAINIA

SOBRE TODO, AMARGO ikuskizunak


SINOPSIA
Bi lagun gogokoen duten jatetxean bazkaltzeko elkartzekoak dira. Leku dotorea, lehen mailakoa eta ez edozein poltsikorako. Janaririk gozoena, zerbitzurik onena eta konpainiarik... bada, konpainia betikoa da. Bazkari hau, betiko jatetxean eta betiko lagunarekin, gaur lehenengoz ezberdin izango da. Gaur ohartzen naiz aurrez aurre dudan konfiantzazko lagun eta pertsonarik gertukoaren keinu, hitz eta mugimendu bakoitzak urdaila nahasten didala. Gaur mozorroak astunegiak dira, eta norbaitek lasta botatzea erabaki du, kosta ahala kosta.

Iraupena: 13 minutu

MARIA ANDRÉS KONPAINIA

ESPERAR EL AMOR PERJUDICA SERIAMENTE LA SALUD. ikuskizuna


SINOPSIA
Erori eta altxatu. Erori eta altxatu. Erori eta altxatu. Eta horren guztiaren erdian jolasean jarraitu, amesten jarraitu eta batez ere geure buruaz barre egiten jarraitu. Izan ere, erorikoen artean, nor ez da maitemintzen?
Antzezlan laburra da: clown eta keinuaren bitartez, zain egotearen munduan sartzen gara, horren itxaropen eta eskakizunekin, horren ilusio eta zentzugabekeria guztiarekin. Samurtasunez, umorez eta tontokeria pila batez betetako antzezlan bat.

Iraupena: 13 minutu

NOMOFOBIKAK KONPAINIA

SAREAN KATEATUAK ikuskizuna


SINOPSIA
3 emakume nomofobikoek beren ergeltasuna adierazten dute mugikorra erabiltzean eta harekiko mendekotasunean. Nomofobia: Beharbada duzun gaitza, jakin gabe ere. Mugikorraren mendekotasuna da, askorentzat, XXI. mendeko gaitza. Horrenbesteraino ezen, adituen arabera, dagoeneko, mugikorra gabe izateko beldurra biztanle askorendako nahasmendutzat diagnostikatu ahal baita, gaixoak ohartu gabe ere.

Iraupena: 15 minutu

EL PIE VARO KONPAINIA

ECUACIÓN ikuskizuna


SINOPSIA
Ongi etorri ECUACIÓN inprobisazio-antzerkiko ikuskizunera, non A eta B pertsonaiek ezezaguna bakandu beharko dute. Publikoak proposatuko dituen aldagaiak abiapuntu, antzezleek istorio ezberdin bat sortzen dute aldi bakoitzean. Antzezlan dibertigarri, ausart eta bizia. Jolastu nahi?

Iraupena:

15 minutu

PEZ LIMBO KONPAINIA

MAMÁ GALLINA ikuskizuna


SINOPSIA
Emakume bat ginekoloarengana doa. Kontsultan jabetu gara 1982an konplituta zegoela. Egoera horretara eraman duten zioak, medikuaren harridura eta umearen... umekiaren... gizabanakoaren gaitasunak aurkituko ditugu antzezlanean zehar. Lekuz kanpo dagoen kontsulta medikoa. Leku okerrean dagoen mediku bat. Bere semeari oso atxikita dagoen ama bat. Laburbilduz: Haurdunaldi luze bati buruzko istorio labur bat.

Iraupena: 15 minutu

PILLARTE PRODUCCIONES KONPAINIA, ARANZAZU ECHEVERRIA

POR ÚLTIMA VEZ ikuskizuna


SINOPSIA
Antzezlana etxe baten egongelan garatzen da. Dekoratuan mahai bat dago (halakorik ez badago zoruan garatu ahal da), bertan pertsonaia hilda datza, eta horrez gain, odoleztatutako mahai-zapia eta egongelen ohiko apaingarriak (argazki-markoak edo loreontziak, adibidez) ere badaude. Eszenografia hori suntsituta agertuko da, liskar bortitz baten ondoren geratuko litzatekeen moduan. Publikoa aktorearen inguruan geratuko da zutik.

Iraupena: 15 minutu

SEGUNSURJA KONPAINIA

GERBERA BORROKALARIA ikuskizuna


SINOPSIA
Gerbera Borrokalaria pailazoa menperatuta dauka bikotekideak, behin eta berriro gaizki tratatzen duen pailazo despota, agintzaile eta larderiatsuak. Gerberak ezin du gehiago jasan, hari aurre egitea erabaki eta harengandik entzun behar ditu honelako gaitzespenak: Non biziko zara? Ni gabe ez zara ezer! Gerberak apurtzen du lotuta daukan katea, eta amesgaizto horretatik ateratzea lortzen du. Katarsi-unearen ondoren, bakarrik, pentsakor eta akituta gelditzen da. Baina telefono-dei batek bere bakartzetik aterarazten du. Dei horrek borrokatzen jarraitzeko indarra ematen dio.

Iraupena: 15 minutu

 

ANDER IRURETAGOIENA - VEGA IGUARÁN

KONPAINIA

EL VIAJE DE CONCHI ikuskizuna

SINOPSIA
Tren-geltoki bat. Emakume bat eta haren maleta, bidaia bat egiteko prest. Zain. Gazte bat amaren bila doa. Zain dago Zain dauden bi pertsona. Emakumea iraganean dago zain, bestea orainean. Ez dute presarik, bizitzak bai.

Iraupena: 15 minutu