2020 EDIZIOA

 

23-OSTIRALA

• 1. Saioa: 19:00
• 2. Saioa: 19:30
• 3. Saioa: 20:00 

"EL NÚMERO”
Antzerkia
COMPANYA ENSEMBLE

Itxarongela bat. Bi pertsona ados jartzen saiatzen ari dira, eztabaida arraro bat izan baitute, eta ondorioz, bakoitzaren izaera muturrera iritsi da. Zentzugabekeriazko joko bat, aktoreak senetik aterako dituena eta publikoa bere onetik. Galdera bakar bat. Nor sartuko da lehendabizi elkarrizketan, zenbaki berbera badute? Zu… zer egiteko gai izanen zinateke, egoera berean egotera?

PICNIC ON THE MOON ”
Dantza
JÚLIA GODINO I ALEXA MOYA

Picnic on the Moon bi gizabanakoren “tableau vivant” bat da Frantziako hegoaldean, parke batean arratsalde pasa, eguzkipeko piknik bat gozatzen, haize gozoak ileak laztantzen dien bitartean. Zer gertatuko litzateke, bat-batean ohartuko balira eguzkia egiazki bonbilla bat dela eta haize atsegin hori haizegailu batetik heldu dela?

Antzerki

KABIA TEATRO
“EL ÁRBOL DE HIROSHIMA”
Bizitzatik gehiegi itxaroteagatik etsita dagoen gizon batek amaiera eman nahi dio bere izateari, soka eskuan. Adarrak hazi zaizkion gizon itxurako zuhaitz bat dago zut, soraio, estatua bat bezala bakardadearen omenez. Bien patuak, inolako irrikarik gabe, lur gorriko eta denbora zehaztugabeko lekuren batean lotzen zaizkio elkarri. Tximista bat helduko da urruneko ekaitz batetik. Ekaitz hotsak sehaska kanta japoniarra dirudi, eta tximistak historiaren bilakaera aldatuko du. Hiltzearen aldeko borrokan diharduena bizi eginen da. Hil eginen da, berriz, bizitzearen aldeko borrokan ari dena. Nork irabaziko du partida arraro hori?

24-lARUNBATA

  • 1. Saioa: 19:00
  • 2. Saioa: 19:30
  • 3. Saioa: 20:00

 

“PORQUE LUEGO PASA LO QUE PASA”
Antzerki
Güanpling

Gaupasa egin ondoren, inguruan duen argi batek itsuturik esnatu da Marta. Ez daki non dagoen, ezta zer gertatu den ere. Bat-batean, SIAren ahotsak lagunduko dio hori argitzen, hots, gobernurako lanean ari den Adimen Artifizialeko Sistema baten ahotsak. Martari berreziketarako terapia bat egin diote, ikas dezan nola jokatu beharko lukeen 2038an Espainian indarrean den diktadura matxistaren balio eta moralaren arabera. Baina, egiazki al da hori distopia bat?


"TATEKIETOYA”
Dantza
ÁNGELA JAURRIETA

Gu esnatzeko alarmak jotzen duenean hasten da eguna. Pilotu automatikoa piztu eta orduak ziztuan pasatzen dira, ia oharkabean. Kronometro bat daukagu geure barnean. Baina barneko erloju hori kenduko baligute, berdin biziko ginateke? Beste gauza batzuei eskainiko al genieke gure denbora? Minutuak gehiago gozatuko al genituzke?

“LA ÚLTIMA FARAONA”
Antzerki
TINONI CREACIONES

Ongi etorri azken Faraonaren Piramidera. Tour zoragarrian, gure gidak balio izugarrizko hileta-objektu guztiak eta bitxiak erakutsiko dizkigu. O! Begira. Ikusten al duzue sarkofago hori? Barnean, azken Faraonaren momia dago… O! Begira berriro!... Sarkofagoa mugitzen ari da! Azken Faraona berpiztu da! Zer egiten du Faraonak XXI. mende betean? Bazterrak ezagutu nahi izanen ditu? Baina, batez ere… Non dago haren belarritakoa?

 

25-iGANDEA

  • 1. Saioa: 19:00
  • 2. Saioa: 19:30
  • 3. Saioa: 20:00

“BIG BOY”
Antzerkia
GÜANTUGUAN TEATRO

Hona hemen Michael Smith eta Jimmy Olsen XX. mende hasierako bi irlandar gazteen istorioa. Garai nahasia, munduak hamaika puskatan hautsia baitzirudien, I. Mundu Gerraren ondorioz. Baina, aldi berean, bestelako istorioak utzi zizkigun, zirraren, adiskidantzaren, borrokaren eta ahaleginaren lekuko, bai eta boxeoaren lekuko ere.


“ABDUCIDA”
Dantza
MELISA CALERO

Dantza, ahalegin bide, hobekuntza bide. Horretaz hitz egiteko beharrak eraginda sortu da pieza hau. Bizitzaren beldurrik ez izateko tresna baita. Erronka bat eta gauza desegoki bat. Artistak, eta kasu honetan, bailaorak egoeraren prekarietateari aurre egin beharko dio, eta horrek eraginik, izaki arraro bat bilakatu da, beste mundu batetik baletor bezala.

“9 SEMANAS Y 3/4”
Antzerki
LA NAVE TEATRO

Ez zirudien gauza zaila zenik, baina familia tartean sartzen denean, dena korapilatzen da. Eta gainera, Eguberria bada, hau da, familia bilerak, tripa-bestak eta ospakizunak ugariak direnean, afera are gehiago korapilatzen da. Lanak gure protagonistaren istorio dibertigarria kontatuko digu, bai eta familia “bereziarekin” dituen sesioak ere, noiz eta… arras egun seinalatuetan