DEIALDIAREN OINARRIAK   

 

La Nave Producciones Teatrales SLk eta Iruñeko Udalak “MIKROSTABLE” Mikroantzerki jaialdiaren 7. ediziorako deia egiten dute.

La Nave Producciones Teatrales SLk, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, proposamen eszeniko garaikideen programa bat egin eta koordinatuko du, Iruñeko KONDESTABLE CIVIVOXean (Nafarroa) taularatzeko, 2024eko urriaren 24, 25, 26 eta 27n. 

 

Aurreko urteetan bezala, 7. edizio honetan, igandean, hilak 27, arratsaldeko ordutegiko programazioaz gain, haurrentzako eta familientzako programatuko da goizeko ordutegian, eta, beraz, konpainiak eta artistak euren proposamenak bidaltzera animatzen ditugu.

AURKEZTEKO EPEA

Proposamenak 2024ko abuztuaren 15eko 23: 59ak arte bidali ahal izango dira.

Mesedez, irakurri arretaz deialdiaren oinarriak eta bidali zure proposamenamicrostable@gmail.com helbide elektronikora.

PARTE HARTZEKO AGIRIAK ETA MATERIALA:

  • Izena emateko orria behar bezala beterik.
  • Proposamenaren bi irudi.
  • Dossierra.

-DEIALDIAREN OINARRIAK-

BALDINTZA OROKORRAK:

 Hemen deskargatu eskabide-fitxa. 

 

  1. Deskargatu izena emateko fitxa.
  2. Antzezlanek gehienez ere 20 minutuko iraupena izanen dute. Ikuskizunek formatu laburrean sortuak izan beharko dute; ez dira onartuko obra luzeen pasarteak
  3. Antzezlanak behar tekniko gutxi-gutxikoak izanen dira, eta horiek izena emateko fitxan adostuko dira.
  4. Obren hizkuntza euskara edo gaztelania izanen da. Nafarroako egileak eta konpainiak lehenetsiko dira, betiere gainerako konpainiek eskaintzen duten kalitatea badute.
  5. Obren gaia librea da, baina ezin izanen dute izan jarrera ezegokiak, gaitzesgarriak edo legez kanpokoak bultzatzen dituen edo horien apologia egiten duen gairik.
  6. Obrek edozein estilo edo formatu izaten ahalko dute, baldin eta ARTE ESZENIKOAK terminoen barruan sartzen badira (ANTZERKIA, DANTZA, CLOWN, TXOTXONGILOAK, KABARETA, MAGIA...). Proiektuak sormena, berezitasuna eta irisgarritasuna kontuan hartuta baloratuko dira.
  7. Obren hautaketa egiteko, EZINBESTEKOA DA IKUSKIZUNA IKUSTEA. Txertatu bideo baterako esteka bat izena emateko fitxan, ikus-entzunezko materiala entseguena edo obraren prozesuari buruzkoa bada ere. Ez dira kontuan hartuko ikus-entzunezko material hori txertatzen ez duten proposamenak.
  8. Adin guztietako jendeari zuzendutako lanak onartuko dira.
  9. Lanak kiribilean egiten ahalko dira, hau da, zenbait emanaldi jarraian egun berean. Emanaldi-kopurua iraupenaren eta bideragarritasun tekniko zein artistikoaren araberakoa izanen da, baina gutxienez 3 emanaldi eginen dira egun bakoitzeko.
  10. Artistaren, taldearen edo konpainiaren ardura izanen da MIKROSTABLE jaialditik kanpoko langileak (artistak, teknikariak eta antolakuntzakoak) kontratatzea eta haiei ordaintzea, bai eta beren gastuak, gizarte-segurantza, aseguruak eta ardura sozial, fiskal eta lanekoak estaltzea ere.
  11. Antolakuntza salbuetsita dago edozein arduraren aurrean, aurkeztutako obren jabego intelektualari zein legalari dagokionez, eta talde, konpainia edo artistak beraiek izanen dute edozein kudeaketa-entitatek kudeatutako egileen, ekoizleen eta abarren eskubideak betetzeko ardura.
  12. Antolakuntzak konpromisoa hartzen du espazioaren oinarrizko egokitzapena egiteko eta muntaketan laguntza teknikoa emateko, baina parte-hartzaileak arduratuko dira eszenografiaz, attrezzoaz eta behar tekniko bereziez. Antolakuntzak ez du, inolaz ere, langile teknikaririk jarriko emanaldietarako.
  13. Talde, konpainia edo artista bakoitzak kontratu bat sinatuko du LA NAVE PRODUCCIONES TEATRALES SL antolatzailearekin, eta bertan ezarriko dira “MIKROSTABLE” jaialdian parte hartzeari buruzko zehaztapen legal guztiak.
  14. Antolatzaileek parte-hartzaile edo konpainia bakoitzarekin negoziatuko dute ikuskizunaren kaxeta.

 

 

 PARTE HARTZAILEENDAKO INTERESEKO BESTE HAINBAT DATU

  • Espazioa txikia izanen da.
  • Ikusleendako leku-kopurua mugatua izanen da.
  • Jaialdia 2024eko urriaren 24, 25, 26 eta 27n izanen da:

Jakinaraz iezaguzu, izena emateko fitxan, egun horietako zeinetan egiten ahal duzun.

 

ESPAZIOA