URRIAK 25, OSTIRALA
PEZ LIMBO
NONGOA: Gasteiz
IZENBURUA: HOMO AMABILIS
Interpreteak: Ainhoa Alberdi Gisasola, Eduardo Hernando Vilarrodona.
LABURPENA:
Ikuskizun dibertigarri honetan, publikoa kide izanen da pertsona baikorrak gizarteratzeko zentro bateko ebaluazio batzordean. Sortzen ari garen gizarte lehiakorrari buruzko gogoeta da, bai eta arautik ateratzeak dakartzan ondorioez ere.
CÍA PEPA SANZ &JOSÉ MERINO-GIRASOL FLAMENCO
NONGOA: Madril
IZENBURUA: LA COLECCIONISTA
Interpreteak: Ángela Jaurrieta.
LABURPENA:
Pertsonaia dual bat, liberazioaren bila. Amaiera irekia dago eta mezu itxaropentsua dakar. Lanak María Sibylla Merian entomologo, esploratzaile eta ilustratzaile zientifiko alemana du inspirazio-iturri (1647-1717)
LA NAVE TEATRO
NONGOA: Nafarroa
IZENBURUA: SER O NO SER
Interpreteak: Jose María Asín eta Marta Juániz
LABURPENA:
Lan hau zalantza baten ahozko adierazpena da. Zalantza nagusiaren adierazpena. Hamleten zalantzarena, alegia. Gure izan ala ez izan hori ez da hain erabatekoa. Agian, gure pertsonaiak –nagusiki– etxean erabiltzeko modukoak direlako. Tira, sartu eta atera, igo eta jaitsi, joan eta etorri...
URRIAK 26, LARUNBATA
COMPAÑÍA: AMICO TEATRO
NONGOA: Iruña
IZENBURUA: AMICO´S PLANET
Antzezleak: Ion Barbarin eta Txori García Úriz
LABURPENA:
Barne-bidaia bat da, hiru ataletan banatuta, identitatearen bila. Lehen bidaiak sentsualtasuna, emakumezkotasuna, fusioa eta harmonia ditu aztergai. Bigarrena, berriz, gizaki oro konprometitzen duen dualtasunaren ebidentziatik abiatzen da. Hirugarren mugimendua grinarik ilunenetara jaisten da.
AMAIA BONO Y DAMIAN MONTESDEOCA
NONGOA: Madril
IZENBURUA: CUANDO LAS COBRAS COSAN SENTIDO
Interpreteak: Amaia Bono eta Damián Montesdeoca
LABURPENA:
1) n.f. Literala denaren nolakotasuna
2) s.f. Zehaztasuna testu baten interpretazioan edo itzulpenean.
3) n.f. Literari dagokiona
Literaltasun hertsienaren itzulpenak.
URRIAK 27, IGANDEA
COMPAÑÍA: TRANPOLA
NONGOA: Gasteiz
IZENBURUA: AZKEN ANTZOKI DANTZA-
Antzezleak: Gontzal Uribe eta Josune Vélez de Mendizábal
LABURPENA:
Margarita eta Serafin Udal Antzokiko bi langile dira; istripu batek tupustean harrapatu ditu eta, orduz geroztik, ehun urteko eraikinean bizi dira. Orain, agertokira igo nahi dute, jendeak ikus ditzan, baina mamua izateak berea dakar.
COMPAÑÍA: ANDREA IRURZUN
NONGOA: Iruña
IZENBURUA: K-OS
Antzezleak: Andrea Irurzun
LABURPENA:
Lanean ikergai dira gizakiak kolektibo baten barnean komunikatzeko duen gaitasuna eta beharra, bai eta gorputz batek dituen tresna transmititzaileak ere. Hori guztia, hari baten bitartez, hau da, norberaren identitatea bilatu eta onartzearen bitartez.
COMPAÑÍA: PEZ LIMBO
NONGOA: Gasteiz
IZENBURUA: MADAME B
Interpreteak: Begoña Martín Treviño eta Raúl Camino
LABURPENA:
Madame B medium bat da eta bilatzen ari zaren kontaktua eskaintzen dizu haraindiko pertsonekin harremanetan sartzeko; ederki argituko dizkizu maitasunaz, osasunaz, lanaz eta abarrez dituzun zalantzak. Arras zerbitzu berezia eskatuko dion gizon bat dago ikusleen artean. Biak elkarrekin sekulan imajinatu ez duten -ezta publikoak ere- espirituekin sartuko dira harremanetan.